Datu hondarrak datu informatikoak ezabatu ondoren, gailuan horien hondarrak gelditzeko segurtasun-arazoari dagokio. Hainbat gailuk (disko gogorrak, usb memoriak, flash txartelak,..) memorian gordetako datuen ezabaketa modo seguruan egiteko algoritmoa dute. Honek zorizko hainbat berridazketa egiten ditu ezabatu nahi diren datuen gainean. Gailu desberdinekin erabil daiteke eta berridazketa kopuruaren araberako segurtasun maila lortzen da. Bertsio ezberdinak daude, komertzial nahiz dohanekoak, nahiz eta guztia partizio taulan, abiaratze sektorea eta diskaren sektore guztietan idazten duten.
Estatu batuetako segurtasun agentziak (NSA) gutxienez 3 iterazio eskatzen ditu maila ertaineko segurtasun estandarra lortzeko (DoD 5220.22-M ). Lehenengoan batekoak (1) idazten dira, hurrengoan zerokoak (0) eta azkenekoan gobernuak esandako 246 koa. Ala eta guztiz era, hainbat iturburuk 3 iterazio gutxiegian direla diote.
Aipatzekoa da Linux sistema eragileak komando berezi bat duela fitxategien ezabaketa seguruentzako. "Chattr +s <fitxategia>" idatziz fitxategia zegoen tokiaren gainean 20 aldiz berridatziko da.